XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1.2.1.
Badabiltza hemen batzuk, ez dakit Mitxelenak kritikatzen dituen adulatzaileetakoak ala zer, garai bateko kritikaren bikaina, ugaria, etab. goratuz (
Kantitateak oso erraz konpara litezke: aski da numeroak ateratzea.
Orain, kritikan, orduan baino firma gehiago, artikulu gehiago eta letra-masa gehiago daukagu (zer kritikatu gehiago ere).
Gezur hutsa da, beraz, kritikarik
Egon ere agian ez dago, egon behar lukeenaren aldean; baina beste edonoiz eduki dugunaren aldean bai, badago, eta ez gutxiago, esaten denaren kontra.
Egon, inoiz baino dexente gehiago dago.
Kalitatea beste gauza bat da.
Baina nire inpresioa da, hor ere faltseatu egiten dela,
Lehenengo, Mitxelena (kritiko literarioa) bat da eta lehen ere bat zen.
1960 aldera Mitxelena geneukan,
Suerte piska batekin beti da posible Matxinbentatik munduko biolinista hoberena ateratzea, Yehudi Menuhim bera baino askoz hobea: horregatik ez daukagu esaterik, Euskal Herria musikan eta bereziki biolin musikaren kultiboan oso ondo dabilenik.
Nik ez dut uste 1960 edo aldera euskal
Gero, Mitxelenak ere denetik zeukan: kritika onak, ez hain onak, oso konbentzionalak, orain ere mila egiten diren modukoak (eta halaxe izan behar, edozein huskeriatxo reseinatu beharra bait zegoen: klasiko bat, eta gero bederatziurren bat) eta batzuk monumentalak, historikoak.
Ez diot nik Mitxelena kritikoari ezer kendu nahi (are gutxiago, nik neuk zenbat zor diodan ondo dakidala).
Baina, hirugarren, bereizi beharra dago: orduan beste fase batetan zebilen euskal literatura.
Kritikak ere beste funtzio bat zeukan, egin ere beste modu batetan egiten zen (aldera, esaterako,
Ez zen kasualitatea izan, justu gure hizkuntzalari hoberena izatea gure kritiko hoberena.
Orain, ordea, produkzio literarioan bertan beste problematika bat dabil: beste modu batetan planteatzen da kritika ere.
Orduko kritika-modua ondo zegoen orduan: nik ez dakit orain asko balioko ote lukeen.